Itzuli orri osora

Leonhard Euler (1707-1783)

Leonhard Euler

Leonhard Euler

Matematikari suitzarra (Basilea, 1707 - San Petersburg, 1783). Analisi matematiko modernoaren sortzailea, astronomia, mekanika eta optikan ere lan handia egin zuen. Analisi matematikoa, funtzio kontzeptu nagusiaren inguruan berrantolatu eta kalkulu infinitesimal modernoaren oinarriak jarri zituen. Horiez gain logaritmoen e oinarria eman zuen eta, trigonometria esferikoaren formulazioan eta aldakuntzen kalkuluan ere aitzindari izan zen. 1736an, Königsberg-eko zubien arazoa ebatziz idatzi zuen artikulua topologiaren abiapuntua dela esaten da.