Itzuli orri osora

Piramideen neurketa

Nahiz eta egiptoarrak piramideak eraikitzeko gauza izan ziren, ez zekiten haien neurria zein zen. Miletoko Talesek Egiptora bisita egin zuenean, berak egingo ote zuen galdetu zioten.

Greziar jakintsuak makila bat hartu eta makilaren eta bere itzalaren arteko proportzioa neurtu zuen. Ondoren, piramidearen itzala neurtu, eta hiruko erregelaz, eraikinaren garaiera aurkitu zuen.