Itzuli orri osora

Eskola britainiarra

XIX. mende bukaeran, Britainia Handiko biologo eta genetisten belaunaldi batek gaur eguneko estatistikaren oinarriak finkatu zituen, herentziaren eta transmisio genetikoaren legeei buruzko ikerketetatik abiatuta. Zientzialari hauen artean nabarmenenak, erregresio eta korrelazio kontzeptuak definitu eta garatu zituztenak, Francis Galton (1822-1911) eta Karl Pearson (1857-1936) izan ziren, azken honek korrelazio-koefizienteari izena eman ziolarik.