Itzuli orri osora

Probabilitatea eta genetika

Probabilitateen legeek zerikusi handia izan zuten genetika biologiaren adartzat hartua izan zedin. 1865ean, Gregor Mendel lekaide austriarrak (1822-1884) ilarretako kotiledoien kolorea aztertu zuen, baita nola zabaltzen zen ezaugarri hori landare bakoitzetik bere ondorengoetara ere. Bere ikerketa-lanetan argi azaldu zen zoria faktore nagusia zela transmisio modu horretan; ikerketatako emaitzak aztertzean probabilitateen kalkuluaz baliatu zen.