Itzuli orri osora

Logaritmo taulak eta kalkulagailuak

Kalkulagailuak eta ordenadoreak agertu eta zabaldu arte, logaritmoak kalkulatzeko ezinbestekoa zen taula logaritmikoak erabiltzea. Taula hauek, logaritmoen propietateen arabera egokituta zeuden, eta horrela, logaritmoen mantisa bakarrik agertzen zen, (bazterreko zatia) eta ez beren bereizgarria. Adibidez, logaritmo hamartarren taulan, 2 balioari bere mantisa 301030 egokitzen zitzaion. Horrela, beste logaritmoak kalkulatu ahal ziren
2rena (0.301030), 20rena (1.301030), 200ena (2.301030), 0.2rena (-0.69897), etab.

Zenbaki baten logaritmo hamartarra ezagutzen bada, bere logaritmoa beste edozein oinarrian ere kalkula daiteke.