Itzuli orri osora

Ricardo NeftalĂ­ Reyes

Ricardo Neftali Reyes, Pablo Neruda

(1904-1973). Haurtzaroa Txileko hegoaldean igaro zuen eta oso gaztea zela lortu zuen arrakasta, poeta gisa. Azkenean berak ofizialdu zuen arren, Pablo Neruda olerkari txiletar bikainak Jan Neruda (68. gaia ikusi) idazle txekiarraren omenez, eta bere aitari bere literatur lana ezkutatzeko asmoz hartu zuen izengoitia da. Asian eta Espainian diplomazialaria izan zen eta azken herrialde horretan 27. belaunaldiko autoreen laguna egin, eta Errepublikaren alde borroka egin zuen. Bere militantzia komunista zela eta, erbesteratu egin behar izan zen. 1971n Nobel saria irabazi zuen. Bere lagun Salvador Allenderi boterea kendu zion estatu kolpea gertatu eta handik egun batzuetara zendu zen.