Itzuli orri osora

Mahabharata

Poema epiko hori historiako luzeena da, berrehun mila bertso baino gehiago duela. Denboran zehar konposatu zen eta gaur egun ezagutzen den forma II. mendean hartu zuen. Bi anaien ondorengoen arteko borroka legendazko bilbe nagusitzat izanda, deskribapenak, hitzaldi luzeak, bigarren mailako istorioak (Nala eta Dayamantirena, kasu) eta tratatu filosofiko bat, Bhagavadgita izenekoa, hain zuen ere, tartekatzen dira.