Itzuli orri osora

Ramayana

Hasieran, egilea Valmiki zela esan zen. Gugana heldu den poemaren bertsioa II. mendekoa da. Rama erregeak bere emaztea askatzeko egin behar dituen ahaleginak kontatzen ditu. Izan ere, deabruen erregeak emaztea bahitu du. Forma ondo zainduta dago eta obrak legendak eta filosofiako nozioak hartzen ditu barnean. Gaur egun poema horretako zati batzuk jendaurrean irakurtzen dira oraindik, zenbait jai erlijiosotan.