Itzuli orri osora

Trobadore famatuak

Guilhem de Peitieu, (1071-1126), noble boteretsua, izen ezaguneko lehen trobadore eta poeta erromanikoa izan zen eta hizkuntza erromanikoan; Bernart de Ventadorn (XII. m.) maitasun poetarik handiena da segur aski; Arnaut Daniel (XII. m.) famatua zen bere estilo zailagatik; Guillem de Bergueda (1138-1196) trobadore katalanetako onena izan zen; Peire Vidal (1183-1204), larru ontzaile baten semea, ezaguna bere azkartasunagatik eta limurtzaile ospea izateagatik.