Etxepare

Ahozko tradizioa aberatsa izan arren, XVI. mendera arte euskarazko idatziak urriak dira. Glosas emilianenses (X. mendea) delakoan, eskuz idatzitako euskarazko lehenengo testuak aurkitzen ditugu. Codice Calixtinok ere euskal hitz batzuk aipatzen ditu, Santiago bidean dauden herrien ibilbidean bilduta. Baina XVI. mendera arte, ez zen garatu idatzitako euskal literatura berez. Mende honetan euskarazko lehenengo liburua argitaratuko da, Linguae Vasconum Primitiae, eta lehenengo itzulpen metodikoa izango dugu, Leizarragaren eskutik.

Etxepare: bizitza eta obra

Bernart Etxepareren bizitzaz ez dakigu gauza handirik. Bere olerki liburuan dioenez, Donibane Garazi aldamenean dagoen Eiheralarre herriko apaiza izan zen. Gutxi gorabehera 1493. urtean jaio zen. Bestalde, preso egon zen Fernando Katolikoak Joana III.a Albretekoa Nafarroako erreginaren aurka egindako guda garaian.

Etxeparek euskal literaturaren lehenengo liburua ekarri zigun. 1545ean Bordelen argitaratu zuen: Linguae Vasconum Primitiae. Bertso liburua da; hala ere, 31 lerroko hitzaurrea du, eta hainbat hizkuntzalariren ustez, hori jo daiteke lehen euskal prosatzat ere. Hala izan ala ez izan, Etxeparek badaki bere lana euskal literaturaren lehen liburua dela, bere obran erakusten duen bezala.

Bere olerkia egiteko bertsolaritza teknikak erabiltzen ditu, poeta landuen metrika ez baitu ezagutzen.

Linguae Vasconum Primitiae liburuko gaiak lau dira:

  • Erlijioa (I. eta II. kapituluak): Ama Birjina eta kristau ikasbidea.
  • Amodioa (III. - IV. kapituluak): bertso lizunak.
  • Autobiografikoa (XIII. kapitulua): espetxean emandako egun beltzak kontatzen ditu.
  • Euskararen laudorioak (XIV. eta XV. kapituluak).

Gai horiek oso bereziak dira; izan ere, herri poesiak nekez jorratutako gaiak dira. Beraz, alde horretatik berritzailea da.

Etxepareren hizkera eta euskara

Etxepareren hizkerak hizkuntzalari eta aditu askoren interesa piztu du. Etxeparek, Leizarragak ez bezala, ez zuen euskara batu batekiko kezkarik. Berak euskara kanporatzea zuen helburu: Linguae Vasconum Primitiae liburuko olerkietako batean, "euskara jalgi hadi kanpora" esaldiaz baliatuz, argi uzten du zein den bere asmoa.

Beraz, bere obra idazteko dakien euskara bakarra aukeratzen du: ekialdeko behe-nafarrera. Etxeparek berezko ezaugarri batzuk ditu bere idazkeran, esaterako:

  • Bokalarteko r eta h mutu egiten ditu batzuetan.
  • Hasierako h mutu egiten du batzuetan.
  • Ez du -a mugatzailea ipintzen.

Oro har, Etxepareren ortografia nahiko irregularra da, eta hori ahozko hizkuntzan oinarritu den seinale da; izan ere, bere liburua izan zenez euskaraz argitaratutako lehena, ez zuen euskal hizkuntza idatziaren eredurik.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana