Pierre Lhandek Garoaz esandakoa
Honela zioen Lhandek:
Garoa Agirreren lan nagusia da eta euskaraz idatzi izan den irudimen-lanik ederrena. Intriga ahul baten inguruan, egileak jakin du euskal bizimoduko gertakaririk xarmangarrienak biltzen: artzainen usadioak, soroetako lanak, karobia, garia biltzea, ezteiak, bataioa eta haurtzaroa, azoka, aizkolariak. Arrazaren antzinako usadio guztiek, beren baitan gordetzen dituzten adierazpideen altxor aberatsarekin, nahitanahiez eleberrigileari hitz ugari eta garbizko iturri agorrezina eskaini behar zioten.
Egileak, gaur egungo idazki asko irakurtzeko gogaikarri bihurtzen duen neologismoen ugaritasunera jo gabe, eman ahal izan digu lan bat aldi berean oso literarioa eta oso ulerterraza. Euskara hizkuntza pobrea dela uste dutenei gomendatuko nieke eleberriaren 3. orrialdera jo dezatela "zarata" adierazteko 20 hitz desberdin nola erabili diren ikustera edo landetxe baten barnealdea zer nolako xehetasunez deskribatzen den ikus dezala edota azter dezala 41. orrialdean dagoen paragrafoa, hain euskarazkoa, ezen uste baitut ezin bihurtuzkoa dela hizkuntza indoeuropar batera, denik eta aberatsena dela ere: ...
Lhandek aipatzen duen neologismoen kontu hori pil-pilean zebilen Txomin Agirreren denboran. Sabino Aranaren jarraitzaileak garbizaleak ziren guztiz, eta ez zituzten euskaran antzina-antzinadanik errotutako maileguak ere onartzen. Horien ordez, hitzak asmatzen zituzten, euskarak hitzak sortzeko izan dituen baliabideak sarritan errespetatu gabe.
Beste alderdi batetik euskal tradizio literarioaren eta herriak ulertzen zuen hizkeraren aldekoak zeuden. Hauen artean inor aipatzekotan Azkue aipatu behar da. Azkenik, XIX. mendearen hondarrera arte iritsi zen aita Larramendiren itzala ere. Honek, euskara gutxiesten zutenak txundituta uzteko batez ere, bere hiztegian, erdal hitzen euskal baliokide asmatu asko ezarri zituen, nahiz eta ezagutzen diren haren izkribuetan askoz hizkuntza naturalagoa erabili.
Hiztegi honetako hitz asko erabili ziren XIX. mendean eta batzuk gureganaino ere iritsi dira (eskutitz, Larramendirengan ezkutitz zena, hirutasun, etab. Batzuetan Txomin Agirreren lanetan ere badira horrelako hitzak, baina, oro har, Azkueren jarreratik hurbil agertzen zaigu hzitegi aldetik.
Orria posta elektronikoz bidali
¿Qué son los iconos de "Compartir"?
Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.
¿Para qué sirve cada uno?
-
Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.
-
Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.
-
Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.
-
Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.
-
Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.
-
Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

Derechos de reproducción de la obra
-
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.
Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.
Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.
Pribatutasuna
Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.
