Testu-egiturak
Hiztunaren asmoaren arabera lau testu-egitura bereiz ditzakegu:
Kontaketa-egiturak: gertaerak edo jazoerak aurkezten dituzte, denbora kontuan izanda.
Egitura azaltzaileak: gizakiaren pentsamenduaren prozesu logikoak erakusten dituen antolaketa dute: konparazioa, sailkapena, azterketa...
Konbentzitzeko egiturak: konbentzitzeko asmoa arrazoietan oinarritzen bada, argudiatzez (31. gaia ikusi) hitz egiten ari gara. Sentimenduen aipamenean oinarritzen bada, limurtzea da.
Egitura erretorikoak: hiztunak mezua asmo estetikoz erabiltzen du, hartzaileari arreta mezuan bertan jarraraziz.