Itzuli orri osora

Eleizalderen iritizak euskal eskolaz

Eusko Ikaskuntzaren Lehen Batzarra egin zenean 1918an Eleizaldek "El problema de la enseñanza en el País Vasco" izeneko hitzaldi bat egin zuen.

Euskaldunen kontzientzia astintzea zen hitzaldi haren helburua. Ikusten baitzuen Eleizaldek Euskal Herrian ez zirela hartu behar bezalako arretaz hezkuntza eta kultura, eta horrek atzerapena besterik ez zuela ekarri.

Euskarazko eskola propioak sortzea proposatzen zuen eta gogor kritikatzen zituen Estatuko agintariek ezartzen zituzten metodo pedagogikoak, bereziki euskara baztertu eta erdara erabiltzera behartzen zutelako.

Euskaraz irakatsi ahal izateko, euskarazko ikasliburuak sortu beharra ere azpimarratu zuen eta lortu zuen 1921ean auzoetako eskoletarako euskarazko ikasliburuak argitaratzea. Ez ordea Estatuko agintarien eta nazionalismoaren aurkako prentsaren eraso bortitzak eta liburu haiek erabiltzeko debekua nozitu gabe. Debekatu ez ezik liburu haiek erre eta gaztelerazkoak erabiltzera behartu zituzten.

Eleizalde bera ikasliburuen egile izan zen