Itzuli orri osora

Sebero Altube musikaria ere izan zen

Haurtzaroan hasi zen Sebero Altube solfeoa ikasten, Arrasaten, bertako organojolearekin, eta huraxe zuen gairik maiteenetako bat. Musika-tresna bat baino gehiago jotzen bazekien, bereziki dultzaina, gitarra eta biolina. Bere anaia batek, beste lagun batek eta hirurek herriz herri ibili zen dultzaina-banda bat osatu zuten.

Hamabost urte zituela Arrasateko Musika-Bandan jotzen hasi zen eta 21ekin zuzendari izendatu zuten.

Hurrengo urtean Gernikako Bandaren zuzendari izateko oposizioak irabazi eta hara aldatu zen. Handik urtebetera, zuzendaritza horretan ari zela, Gernikako Abesbatza sortu eta Musika-Akademiari bultzada handia eman zion.

1916 arte izan zen Gernikako Bandaren zuzendari.