Itzuli orri osora

Mokoroaren Genio y Lengua

Genio y Lengua

Mokoroaren Genio y Lengua

Espainiako Gerra Zibila piztu baino lehentxoago argitaratu zuen Mokoroak liburu hau. Hain zuzen horregatixe ez zuen batere zabalkunderik izan garai hartan eta gerraondoan ere isilka eta ezkutuan pasa zen eskuz esku gehienbat.

Lan horretan Mokoroak nazio baten nortasunean hizkuntzak beste edozein ezaugarriren gainetik duen garrantzia azpimarratzen du.

Bidebatez gaitzetsi egiten ditu hizkuntza arma gisa edo ikur soil gisa erabiltzea, herri-hizkera baztertu eta bide garbizalea bultzatzea.

Erabiltzen zuen euskara ederra goraipatzeko, berriz, onena Koldo Mitxelenak esan zuena gogoratzea izango da: «Hizkuntz eredu bikaina darabil. Bera irakurri ondoren, ezer ez dakidala uste dut. Ikasle izateko jaio ginenok doktrina geure eskuko dugu Mokoroaren obran, helburu hori erdiestea zaila izanik ere»