Itzuli orri osora

Klasikoak

Gaia: Klasikoak

Egilea: Charles Darwin

Izenburua: Klasikoak

Itzultzailea: Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka

Editoriala: Klasikoak S.A.

Data: 1994-10-21

Oharrok, hala ere, munduko itsas biztanleei dagozkie; ez daukagu datu nahikorik lehor eta ur gezatako ekoizkinak, toki urrunetan, era paralelo berean aldatzen ote diren jakiteko. Dudatan jar dezakegu era horretan aldatzen ote diren; Megatherium, Mylodon, Macrauchenia eta Toxodon-a La Platatik Europara beren kokaera geologikoari buruzko inolako informaziorik gabe ekarri balira, inork ere ez zukeen susmatu egun ere bizirik dirauten moluskuekin denbora berean existitu zirenik; baina munstro anomalo hauek mastodonte eta zaldiarekin aldi berean existitu zirenez gero, inferitu behintzat egin zitekeen tertziarioko azken estratuetako batean bizi izan zirela.