Itzuli orri osora

Klasikoak

Gaia: Klasikoak

Egilea: Charles Darwin

Izenburua: Klasikoak

Itzultzailea: Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka

Editoriala: Klasikoak S.A.

Data: 1994-10-21

Dudatan jar daiteke artxipelago osoan edo zati batean, sedimentu-metaketarekin batera izaniko zeinahi depresio aldiren iraupena luzeago ote litzatekeen, forma espezifiko beren iraupena baino; eta zirkunstantziok ezinbestekoak dira bi espezie edo gehiagoren arteko iragaitzazko mailaketa guztiak kontserba daitezen. Mailaketa guzti-guztiok kontserbatu ezean, iragaitzazko aldakiak beste hainbat espezie berri, baina oso hurbil bezala agertuko lirateke. Daitekeena da, baita ere, depresio aldi luze bakoitza sestra-gorabeherek etetea, eta aldi luzeotan klima-aldaketa arinak gertatzea; eta horrelakoetan artxipelagoko biztanleak migratu eginen lirateke, eta haien eraldaketen jarraikako erregistrorik kontserbatzerik ez legoke.