Itzuli orri osora

Klasikoak

Gaia: Klasikoak

Egilea: Charles Darwin

Izenburua: Klasikoak

Itzultzailea: Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka

Editoriala: Klasikoak S.A.

Data: 1994-10-21

Hautespen naturalak ez du inoiz eratuko izaki batengan, hari onuragarri baino gehiago kaltegarri zaion egiturarik, hautespen naturalak izaki bakoitzaren onaren bidez eta onerako izan ezik jokatzen ez duelako. Eta ez da organorik formatuko, Paleyk ohartarazi duen moduan, bere jabe denari minik ez kalterik egiteko. Atal bakoitzak eginiko on eta txarraren balantze zehatza eginez gero, atal guztiak, oro har, abantailatsuak direla aterako da. Baldin, denbora iragan ondoren, bizi- baldintza berrietan, atalen bat kaltegarri bihurtzen bada, eraldatu eginen da; edo, hau gertatu ezean, izakia iraungi eginen da, milioiak eta milioiak iraungi diren moduan.