Itzuli orri osora

Schuchardt-ek flamenkoa ere ikertu zuen

Hugo Schuchardt filologo klasikoa zen eta hainbat hizkuntzari buruzko ikerketak egin zituen. Hizkuntzak ez ezik foklorea ere interesatzen zitzaion. 1879an zazpi hilabete egin zituenean Andaluzian, hango intelektualekin harremanetan, flamenkoarekiko eta espainieraren Andaluziako dialektoarekiko interesa piztu zitzaion.

Die Cantes Flamencos izeneko obra idatzi zuen. Honek bi atal ditu: lehenbiziko kapituluetan kantuen ezaugarri nagusiak aztertzen ditu: poesia, musika, hizkera eta metrika. Bigarren atalean Andaluziako dialektoaren ezaugarriak eta bereziki fonetika aztertzen ditu. 1990ean espainierara itzulita argitaratu zen lan hau.