Itzuli orri osora

Klasikoak

Gaia: Klasikoak

Egilea: Charles Darwin

Izenburua: Klasikoak

Itzultzailea: Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka

Editoriala: Klasikoak S.A.

Data: 1994-10-21

Nola azaldu, bada, enbriologiako egitate ezberdinok? Hots, enbrioiaren eta helduaren arteko egitura-ezberdintasun oso orokorra, baina ez unibertsala, gertatzea; enbrioi berberaren atal diferenteak, azken buruan oso ezberdin bilakatzen direnak eta xede ezberdinetarako balio dutenak, hasierako hazkunde- fasean berdintsuak izatea; klase bereko espezie bereizienetako enbrioi edo larben arteko antzekotasun komuna, baina ez aldagaitza; enbrioiak, arrautza barruan edo umetokian dagoen bitartean, ezertarako, ez oraingo bizitzaldirako ez gerorako, balio ez dioten egiturei eustea maiz, eta larba, ostera, bere premiei erantzun beharragatik ezin hobeto egokiturik egotea inguruneko baldintzetara; eta, azkenez, larba batzuek organismo- eskalan beren garapenetik sortuko den animalia heldua baino goragoko lekua izatea? Uste dut aurreko egitate guztiok jarraian esanen dudan moduan azal daitezkeela.