Itzuli orri osora

Klasikoak

Gaia: Klasikoak

Egilea: Charles Darwin

Izenburua: Klasikoak

Itzultzailea: Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka

Editoriala: Klasikoak S.A.

Data: 1994-10-21

Hibrido eta mestizuen arteko konparaketa, haien ugalkortasunetik at Antzutasun arazotik at, espezie eta aldakien gurutzaketetatik sorturiko ondorengoak beste zenbait ikuspegitan aldera daitezke. Espezie eta aldakien artean bereiz-lerro bat marratzeko gogorik biziena zuen Gärtnerrek, alde txiki-txikiak eta, nire ustez, garrantzi arrunt txikikoak besterik ezin izan zituen aurkitu espezieen ondorengo hibridoak deritzenen eta aldakien ondorengo mestizuak deritzenen artean. Izan ere, elkarren antz-antzekoak dira alderdi inportante askotan.