Itzuli orri osora

Klasikoak

Gaia: Klasikoak

Egilea: Charles Darwin

Izenburua: Klasikoak

Itzultzailea: Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka

Editoriala: Klasikoak S.A.

Data: 1994-10-21

Laburpena: tipo batasunaren eta existentzi baldintzen legea hautespen naturalaren teoriaren barruan daude Kapitulu honetan teoria honi kontrajar dakizkion zailtasun eta objekzioetako batzuk aztertu ditugu. Batzuk serioak dira; baina uste dut, eztabaidan, ekarri zaiola argirik banan-banako kreazio-egintzetako teoriaren barruan oso ilunetan geratzen den zenbait egitateri. Ikusi dugu espezieak ezein alditan ez direla mugagabeki aldagarriak eta ez daudela kontaezinezko bitarteko mailaketaz elkarloturik, aldez hautespen naturalaren prozesua oso astirokoa izaten delako beti eta aldi jakin batean forma gutxi batzuengan ez beste lan egiten duelako, eta aldez, hautespen naturalaren prozesuak berak lehenagoko eta bitarteko formen ordezkapena eta iraungipena inplikatzen duelako. Gaur egun herrialde etengabe batean bizi diren espezie hurbil- hurbilak, herrialde hori etengabea ez zenean eta bizi-baldintzek alde batetik bestera sentitzeke aldatzen ez zirenean formatuak bide dira. Herrialde etengabe bateko bi eskualdetan bi aldaki eratu direnean, bitarteko beste aldaki bat ere eratuko da sarri, bitarteko zona batera egokitua; baina, azalduriko arrazoiengatik, bitarteko aldakiak, berak bigiztatzen dituen bi formek baino banako gutxiago izanen ditu eskuarki; ondorioz, azken biek, aldakuntza berriak izatean, banako gehiago dutelako, abantaila handia aterako diote bitarteko aldaki urriagoari, eta hura ordezkatu eta sakatzailea lortuko dute.