Itzuli orri osora

Klasikoak

Gaia: Klasikoak

Egilea: Charles Darwin

Izenburua: Klasikoak

Itzultzailea: Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka

Editoriala: Klasikoak S.A.

Data: 1994-10-21

Fritz Müllerrek argudiatzen du antzekotasun handi hau egiturako hainbat puntutan, neuk aurreraturiko eritzien arabera, arbaso berarengandiko herentziak esplikatu behar zuela, baina aipaturiko familia bietako espezierik gehien-gehienak, beste krustazeorik gehienak bezala, uretako azturetakoak direnez gero, oso gertagaitz da haien arbaso komuna aire-arnasketara egokiturik bizi izana. Müller era honetan aire-arnasketadun espezieen aparatua artatsu aztertzera bideratu zen; eta bakoitzean zenbait puntu inportantetan ezberdina dela aurkitu zuen, hala nola, zuloen kokaeran, eurok zabaldu eta ixteko moduan, eta zenbait zehaztasun gehigarritan. Orain, ezberdintasunok ulergarriak dira, eta espero izatekoak ere baziren, familia diferenteetako espezieak astiro-astiro uretatik kanpo bizitzera, eta airea arnastera, gero eta moldatuago gertatu direla suposatuz gero; izan ere, espezieok, familia diferentekoak izaki, ezberdinak izanen ziren hein batean, eta, aldakuntzaren izaera faktore biren, hau da, organismoaren eta inguruko baldintzen izaeraren mende dagoela dioen hastapenaren arabera, haien aldagarritasuna, ziur, ez zen berbera izanen. Ondorioz, hautespen naturalak material edo aldakuntza ezberdinak izanen zituen emaitza berera heltzeko; eta horretara lorturiko egiturak diferenteak izanen ziren ia ezinbestez. Banan-banako kreazio egintzen hipotesian, ulergaitz geratzen da kasu guztia. Badirudi arrazonaketa-ildo honek pisu handia izan duela, Fritz Müller nik liburu honetan defendatzen ditudan eritziak onartzera eramateko.