Itzuli orri osora

Euskararen eragina espainieraren soinuetan

Espainiera hizkuntza erromanikoa da, latinetik eratorria, eta euskara, aldiz, jatorri zehaztugabeko hizkuntza preindoeuroparra. Beraz tipologia aldetik oso desberdinak dira. Bestalde, espainierak eta gaskoiak badituzte desberdintasun batzuk fonologia aldetik beste erromantze guztiekiko, hizkuntza hauek euskararekin mila urte baino gehiagoan duten ukipenaren bidez bakarrik esplika daitezkeenak. Ahoskatzeko garaian b eta v ez bereiztea, ñ eta ll soinu sabaikariak edukitzea, hitz batzuetan f soinua desagertzea (fierro>hierro) eta katalunieraren edo frantsesaren bokal-sistematik hain desberdina dena (a,e,i,o,u) euskararen eraginak dira.