Euskararen bilakaera

Euskarak hizkuntza kanpotar batekin izan zuen lehen harremana K.a. lehen milurtekokoa dugu. Zelten presentzia nabarmena da Arabako toponimian eta Nafarroako hegoaldean, baita zenbait hitzen erroan ere. Nolanahi ere, erromatarren aurreko hizkuntzen eragina oso urria izan da.

 

Euskararen bilakaera

K.a. II. mendearen inguruan, erromatarrak iritsi ziren Ebro bailaran barrena, eta horrekin batera, lehenengo hiri-asentamenduak egin ziren. Halere, erromanizazioa ez zen modu berean gertatu toki guztietan. Ingururik erromanizatuenak Nafarroaren eta Arabaren hegoaldekoak izan ziren, baita Akitania iparraldekoak ere, baina Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldean kolonizazioa oso urria edo ia ezereza izan zen.

 Erromatarren presentzia txikiagoa izan zen tokietan herritarrek ezinbestekoa zutenean bakarrik erabiltzen zuten latina, batez ere merkataritzan, elizan eta hizkuntza idatzian, eta gainerakoan, beren hizkuntza autoktonoari eutsi zioten.

Horrela, erromatarren hizkuntza merkataritzan edo Administrazioan erabiltzen zen bitartean, euskarak bere indarrari eutsi zion monasterioetako kartularioetan, legeetan, toponimian, eta abarretan.

Euskara eta latina elkarrekin bizi izan ziren urteetan batak bestearen eragina jaso zuen. Latinak bere arrastoa utzi zuen euskararen bilakaeran eta euskarak latin arruntaren eta hizkuntza erromantzeen bilakaeran.

Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren arabera, euskarak oso goiz jaso zituen latinaren maileguak. Halere, oso zaila da zehaztea noiz gertatu zen, ez dagoelako inolako testu idatzirik XVI. mendera arte, eta beraz, ordu arte ahozko hizkuntzan bakarrik oinarritu gaitezke.

Fonetika

Latinak euskaran izan duen eragina batez ere lexikoan ikus daiteke, hitz berriak hartu baititu. Fonetika eta morfosintaxiaren mailan, aldiz, eragina askoz txikiagoa izan da.

Latinaren mailegurik zaharrenak euskal fonetikaren arabera egokitu eta euskararen ebaketa-moduaren arabera ahoskatu dira, gaur egun ezagutzen ditugun forma horietaraino iritsiz.

Latinaren maileguak euskal fonetikan

 

Bilakaera fonetikoaren ezaugarrietako batzuk dira honakoak:

  • i eta u bokalak mantendu ziren:
    cepulla > kipula, piper > piper
  • k eta g soinuak mantendu ziren, bokalaren aurrean:
    pacem > bake; angellu > angelu; cella > gela
  • c eta t latineko kontsonanteak ozenak bilakatu ziren:
    c > g t > d: causam > gauza, tempora > denbora
  • Latineko s kontsonanteak z eman zuen euskaraz:
    ceresea > gerezi; caelum >zeru

Toponimia eta antroponimia

Onomastikak oso informazio baliagarria eskaintzen digu herri baten historiari buruz. Euskal Herriko toponimia (leku-izen arruntak) eta antroponimia (pertsona-izen bereziak) aztertuz gero, beste herri batzuek gure eskualdean izan duten eragina eta horien hurbiltasuna ikus dezakegu. Mugako probintzien azterketa toponimikoak, aldi berean, euskarak Burgos, Kantabria eta Errioxako inguruetan izan duen presentzia eta garrantzia erakusten digu.

Arabako toponimiak bertan herrixka zeltiberoak kokatu zirela adierazten digu: Veleia, Suessatio, Tullonium (Dulantzi), Alba (Donemiliagako San Roman-Albeniz).

Araba eta Nafarroako hegoaldean eta Akitaniako mugan aurkitzen ditugu toponimo latindar gehienak. Horietako asko eraldatu egin dira euskararen eraginagatik , eta euskal erroa zuten beste batzuk latinizatu egin dira. Euskal Herriko zenbait hirik izendapen bikoitza jaso zuten, latinez eta euskaraz, esate baterako, Iruñea-Pompaelo.

 

Toponimia euskeraz

 

Hala ere, aipatu behar da herri-latinak ere euskararen eragina jaso zuela, nahiz eta gutxiago izan eta hiru puntu hauek aipa daitezke:

  • r fonema apikari-hobikari dardarkari anizkoitza rr sartu izana
  • b eta v soinuak nahastu egin ziren eta fonema bakarra eman zuten b
  • Hitzen hasierako f kontsonantea, lehenik hasperendua izan zen, eta gero h mutu bilakatu zen.
  • z eta s soinuak tz eta ts bihurtu ziren.
  • Euskararen eraginez, hizkuntza erromantze hurbilek bost bokal dituzte. Latin klasikoak hamar zituen, baina euskararekin batera bizi izateagatik, horiek desagertu egin ziren latin arruntetik, eta hortik sortuko ziren erromantzea eta gaztelania.

Morfosintaxia

Latinak eta, geroago, hizkuntza erromantzeek arrasto nabarmena utzi zuten euskararen egitura gramatikalean, baina, hain zuzen ere, morfosintaxian eutsi die ondoen euskarak bere ezaugarri berezkoei, neurri handi batean.

Euskaltzaindia

  • Latinak eta euskarak deklinabide-atzizkiak edo kasu-markak erabiltzen dituzte (nominatiboa, akusatiboa, datiboa...), baina desberdintasunik handiena hauxe da: latina hizkuntza akusatiboa da, subjektuaren markak beti kasu bera daramana (nominatiboa), eta euskara, berriz, hizkuntza ergatiboa da (Europan bakarra). Subjektuaren marka aditz iragankorretan ergatiboa da eta absolutiboa iragangaitzetan. Bestetik, euskaraz, singularraz eta pluralaz gain (latinean bezalaxe), mugagabea ere badugu.
  • Euskararen beste ezaugarri bat generorik ez izatea da, pertsona-izen arrunten kasu bat edo beste kenduta, esaterako: alargun > alarguntsa, jainko > jainkosa, deabru > deabrusa, abadesa, alkatesa. Salbuespen bitxi samar horietan nabarmena da latin arruntaren eta erromantzearen eragina.
  • -tu/ -du (sudurkariaren aurrean) mailegatu izana, latinaren -tum iraganeko partizipiotik datorrena. Euskaraz atzizki hori infinitiboaren formarako erabiltzen da, nahiz aditz-adjetibo gisa ere funtziona dezakeen. Analogiaz -tu horren erabilera euskararen berezko aditz-oinetara zabaldu da. Antzinako aditzen infinitibozko formak, berriz, n edo i hizkiaz amaitzen ziren (izan, esan, joan, etorri, ibili ).
  • Izenordain pertsonalei dagokienez, euskarak erakusleen sistema darabil hirugarren pertsona izendatzeko, bai singularra (hura) eta bai plurala (haiek) ere. Bigarren pertsonan konfiantzazko trataera bat badago (hi), hika (hitano) hitz egiteko modu baterako bide ematen duena, baina familiarteko edo lagunarteko girorako bakarrik. Azkenik, modu enfatikoa edo indartzailea duten izenordain pertsonalak ere badaude: ni, neu, nerau, nihaur.
  • Erakusleei dagokienez (hau, hori, hura...), bai euskaraz eta bai latinez ere hiru maila daude. Euskaraz forma indartu bat dugu: hau > hauxe, hori > horixe...
  • Hizkuntza ergatiboek ez dute forma pasiborik izaten. Euskararen forma pasiboa latinetik jasoa dugu. Gaztelaniazko "así será" euskaraz "hala izango da" esaten da.

Lexikoa

Bi hizkuntza batera agertzen direnean, elkarrekiko eraginak nabarmenak izan ohi dira alderdi askotan, baina lexikoan suma daiteke beste inon baino lehen, eragin hori. Euskarak urteetan jaso izan ditu maileguzko hitzak, lehenik hizkuntza zeltetatik eta goi mailako latinetik, eta gero, latin arruntetik eta hizkuntza erromantzeetatik (frantsesetik iparraldean eta gaztelaniatik hegoaldean).

Zaila da latinetik eta hizkuntza neolatinetatik datozen hitzak zein diren bereiztea. Lehenengo horretatik hartutako maileguen artean, bi multzo bereiz ditzakegu: mailegu arkaikoak eta mailegu berankorrak. Arkaikoak ditugu zaharrenak eta aldaketa asko jasan dituzte. Euskarak horiek beretu ondoren, aldaketa nabarmenak izan dituzte.

Latinak utzitako mailegu zaharrei dagozkien hitz batzuk ( pacem > bake, regem > errege ) dira eta latinezko akusatiboaren markarekin bat egiten duen forma bati dagozkie (gehienek -m dute amaierako atzizkia singularrean eta -s pluralean), eta horixe dugu erromaniko berankorraren "casus unicum" deiturikoa, hizkuntza erromanikoetako hitzek ere jatorritzat dutena.

Latin arrunteko edo erromantzeko mailegu berankor batzuek jatorrizko formatik hubilago iraun dute, hainbeste aldaketa jasan gabe.

( caelum (latina) > çelu (erromantzea) > zeru;  callis (latina) > calle (erromantzea) > kale.)

 Jatorrizko forma hartatik hurbilago iraun dute, hainbeste aldaketa jasan gabe.

Jatorri latinoa duten hitz horietako batzuek badute euskaraz beren ordezko sinonimoa eta gaur egungo euskarak bi hitz horiek gorde ditu, hizkuntzaren aberasgarri.

Latineko maileguak euskaraz
Latinez Euskaraz (Latinetik hartutak) Euskara
Caelum Zeru Oste
Cova Koba Leize, haitzulo
Saecula Sekula Inoz

Jatorri latinoa duen hitz-kopururik handiena bizkaieran aurkitzen dugu. Adibide modura, asteko egunen izenak jar ditzakegu:

sabbattum > zapatua = larunbata, dominicus > domeka = igandea

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana