Meatzaritza

Historian zehar meatzaritzan aritu diren hainbat eremu eta eskualde izan dira Euskal Herrian. Mineral-hobirik garrantzitsuenak honako hauek izan dira: Gallarta, Ortuella, Muskiz, Sopuerta eta Galdames udalerrietako lurretan dauden Trianoko Mendiak eta Ollargan aldea (Bilbo) Bizkaian; Legazpi, Oñati, Zerain, eta Irun Gipuzkoan eta Lesaka Nafarroan. Dena den, Bizkaikoak beti Gipuzkoakoak baino emankorragoak izan dira.

Trianoko Mendietan erromatarren garaian ekin zitzaion meatzaritzari, baina XIX. mendera arte ez ziren minerala industrialki erauzteko sistema mekanizatuak erabiltzen hasi. Mekanizazioa mineral-hobiak pribatuak zirelako eta ustiaketa-sistema berri kapitalistak, kanpoko makinaria eta ingeniaritza ezarri zirelako izan zen hura posible. Dena den, XX. mendearen hasieran agortzen hasi ziren hobi nagusiak; gainbehera pixkanaka-pixkanaka gertatu zen eta 90eko hamarkadan itxi zen azkeneko meatzea.

Bizkaian hainbat eratako mineral oxidatuak ustiatu ziren. Hematite gorria burdina-kalitate handiena zuena zen, azalean topatzen zen eta, ondorioz, minerala erauzteko ez zen azpiegitura handien beharrik izaten, eta, hain zuzen ere, horrexegatik izan zen agortu zen lehenengoa. Kanpanil delakoaren burdina-legea apur bat apalagoa zen: mineral hau XIX. mendearen erdialdean hasi ziren erauzten, eta erauzketa areagotu egin zen altzairu bihurtzeko berrikuntza teknikoek (Bessemer bihurgailua) ustiaketa errentagarria izateko aukera eman zutenean. Dena den, mineral hau ere laster agortu zen. Azkenik, karbonatoa ere erabili zen, burdina-ehuneko txikiagoa zuen eta, gainera, zakarrak izaten zituen; hori zela-eta, kiskali egin behar izaten zen eta azpiegitura handiagoa ere behar izaten zen. Mineral hau Irungo hobietan ere ustiatu zen.

Meatzeetatik minerala ateratzeak prozesu bat jarraitzen zuen: meategian erauztetik eta lantzetik hasten zen, eta prozesuaren amaiera minerala trenetan eta itsasontzietan zamatzea izaten zen.

  1. Erauztea eta lantzea
    Minerala inguru geologikotik erauzteari deitzen zaio. Lehenengo, zulatzaileek haitza zulatzen zuten lehergailuak jarri ahal izateko, era horretara leherketa kontrolatuen bidez haitza zatikatzeko. Ondoren, zatitutako haitzak zatikatu egiten ziren pikotxekin, mazoekin eta ziriekin. Mineralik pobreena edota harriak baztertu, eta hondakindegietan pilatzen ziren. Fase bakoitzean erabiltzen ziren erremintak aldatzen joan ziren denborarekin, eskuzkoetatik mekanizatuetara.
  2. Mineral-garbitegiak
    Tromel izenekoak txapazko zilindro handiak ziren, konoan amaitzen ziren eta apur bat okertuta jartzen ziren. Garbitu beharreko minerala goitik sartzen zen, eta ura, aldiz, mineralaren aurkako aldetik, eta era horretara buztina errestatu egiten zen. Garbitutako minerala konoan zegoen ahotik ateratzen zen eta zinta garraiatzaile batera pasatzen zen, eta aukeraketa han egiten zen, eskuz; normalean lan hori emakumeek egiten zuten.
  3. Kiskaltze Labeak
    Kiskaltzeko labeek adierazten zuten meatzea jadanik agortuta zegoela eta bertatik burdina-lege eskaseko minerala bakarrik erauzten zela. Kiskaltzeko labeei esker % 10 eta % 20 inguru gehitzen zen burdina-legea, eta, gainera, zakarrak kentzen ziren eta pisua murriztu egiten zen, eta horrekin garraioa erraztu egiten zen. Karbonato ferrikoa labeetan sartzen zen, eta 24 orduz 900º C-tik behera erretzen zen.
  4. Garraioa
    itsasertzerako garraio-sisteman nabarmendu zen gehien meatzaritzaren mekanizazioa, haztegiak zeuden mendietatik ekoizpena merkaturako bidean jartzen zuten ontziak han baitzeuden. Hainbat eta hainbat milioi tona mugitzeko era askotako azpiegitura handiak eraiki ziren, batzuk oso bereziak, eta askotan inbertsio handiak egin behar izan ziren, bai dirutan, bai asmakuntzetan.

    • Trenbidea
      Meatzeetako trenen sarea izan zen, seguruenik, meatze-konpainiek egin behar izan zuten inbertsiorik handiena, eta konpainia horietako batzuk altzairutegien jabe ere baziren. Haien artean The Orconera Iron Company Limited trenbidea (Lutxanatik Gallartara artekoa), Compañia Franco-Belga (Barakaldotik Ortuellara artekoa), Luchana Mining Company (El Regatotik Oiolako Haranera artekoa) eta Galdamesko trenbidea izan ziren ezagunenak. Trenbide horietako gehienak joan den mendearen erdialdean edo bukaeran desegin ziren. Gaur egin, Galdamesko trenaren ibilbidea burdinbide berdea bihurtu da.
    • Plano inklinatuak
      Plano inklinatuak elkarren artean kable baten edo kate baten bidez lotutako bagonetak ziren, karril batzuetan irristarazten ziren desnibel handiko plano batean. Kontrapisuz funtzionatzen zuten, mineralez beteta jaisten ziren bagonetek hutsik zeudenak igoarazten zituzten. Plano inklinatuak meatze barruan pertsonak, minerala eta sobera geratutako materiala garraiatzeko erabiltzen ziren. Ustiaketak aurrera egin ahala, plano inklinatuak desegin egiten ziren eta ekoizpena handiagoa zen beste toki batzuetan instalatzen ziren.
    • Baldeen aire-lerroa
      Aireko tranbiak edota baldeen aire-lerroek airean esekitako eta egurrezko edo metalezko astoetan oinarri hartutako kable batzuen bidez eutsitako balde batzuetan garraiatzen zuten minerala. Kableak motor batek mugiarazten zituen, eta ibilbide zirkularra egiten zuten zamatzeko eta husteko geltokien artean.

Minerala kargatzeko tokiak

Zamalekuak minetako lanarekin hasitako ekoizpen-katearen amaiera ziren. Trianoko Mendietatik eta Galdamesetik minerala eramaten zuten trenbideek Itsasadarrean, Barakaldon eta Sestaon zituzten zamalekuak. Egurrezko egiturak izan ohi ziren, eta egituraren gainetik bagonetek zuzenean itsasontziaren sotoetan husten zuten minerala. Sistema horren bilakaera, gerora, zinta garraiatzaileak izan ziren. Itsasoan ere eraiki ziren zamalekuak, Muskizen, esate baterako; meatzeetatik hurbilago zeuden baina ez ziren hain seguruak, itsasoaren eta eguraldiaren baitan egoten baitziren.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana