Itzuli orri osora

Konstantino II.a

Greziako Konstantino II.a (1940), Greziako erregea 1974ra arte. 1964an iritsi zen tronura, Paulo I.aren lekua hartuz. Urtebete geroago Papandreu lehen ministroa kargutik kendu zuen eta handik laster Estatu-kolpe militar bat gertatu zen erregearen adostasunarekin. Boterea berreskuratzen saiatu zen beste estatu-kolpe baten bidez (1967), baina porrot egin zuen eta Greziatik alde egin behar izan zuen. 1974an, herria demokraziara itzuli ondoren, greziar biztanleriaren gehiengoak, erreferendum bidez, monarkiaren abolizioa erabaki zuen eta ondorioz, Konstantino II.ak erbesteraturik jarraitu behar izan zuen.