Itzuli orri osora

Ronald Reagan

Margaret Thatcher eta Ronald Reagan, laurogeiko hamarkadako kontserbadorismoaren itzuleraren protagonistak.

Politikari estatubatuarra. Zinemako aktore gisa jardun zuen arrakasta handirik gabe 1964ra arte. Bi urte lehenago Alderdi errepublikarrean sartu zen eta hor bai, karrera arrakastatsua egin zuen, 1968an eta 1976an hautagai izendatua izatea lortu ez bazuen ere. Eskuin-muturreko hainbat erakunderekin erlazionatua, Kalifornia estatuko gobernadore izan zen 1966tik 1974ra bitartean. 1981ean lehendakari hautatu zuten, eta bi legegintzaldi egin zituen kargu horretan.