Itzuli orri osora

Salazar

Oliveira Salazar (1889- 1970), politikari portugaldarra. 1921ean diputatu hautatu zuten eta 1933tik aurrera diktadura pertsonal bat ezarri zuen Portugalen. Italiar faxismoan inspiratua eta diktadura frankistarekin aliaturik (Itun Iberiarra), neutraltasun-politika bat mantendu zuen Bigarren Mundu-gerran, aliatuen alde laguntza logistikoa eman bazuen ere. Angola eta Mozambikeko koloniak ez galtzearren egin behar izan zituen gerrek Portugal hondamen ekonomikora eraman zuten eta horrek oposizio politiko gero eta handiago baten hasiera markatu zuen. 1970ean hil zen, baina haren erregimen politikoak beste lau urtez iraun zuen, Krabelinen Iraultzara arte.