Itzuli orri osora

Dreyfus kasua

Kazetaritzak gizarte demokratikoetan duen garrantziaren adibide on bat Dreyfus kasua da, Frantzian XIX. mendearen amaieran gertatu zena. Alfred Dreyfus jatorri judutarreko ofizial frantziarra, bidegabekeriaz espioitzaz akusatu zuten eta nabarmenki faltsuak ziren frogak erabiliz kondenatua izan zen. Dreyfusen kontrako nahiz aldeko kazetaritza-eztabaida, kazetaritzaren historiak inoiz ezagutu duen sutsuenetariko bat izan zen. Azkenik, militarraren errugabetzearekin eta askatasunarekin bukatu zen; hala ere, urte ugari kartzelan pasa zituen.