Itzuli orri osora

Midwayko bataila

1942ko ekainaren 3 eta 7 artean, Midway irla txikian gertatu zen Ozeano Pazifikoko fronteko itsasaireko batailarik erabakigarriena. Borroka lau hegazkinuntzi japoniarren urperatzearekin ordaindu zen; kalte edo galera horri ezin izan zion buelta eman ekialdeko Armadak. Beren aldetik, amerikarrek askoz galera txikiagoak jasan zituzten, japoniarren aire-kontraerasoen eraginkortasunik ezari esker. Borrokako ezein unetan ez ziren aurkitu aurrez aurre ur azaleko bi flotak, borroka guztiak airetik egin baitziren.