Itzuli orri osora

Stalingrad

Antzinako Volgograd, lider sobietarraren izenez bataiatua, gerraren eta gainbehera naziaren sinbolo bihurtuko zen. Alemaniarren ofentsiba azkar baten ondoren, 1942ko udan, tropa germaniarrak ez atzera eta ez aurrera geratu ziren Stalingrad hirian. Neguaren etorrerak eta hiriaren inguruko sobietar kontzentrazio eskergak Paulus jeneralaren armada inguratua geldiarazten dute. Hitlerrek atzera egiteari uko egin ondoren, armada naziak ordura arteko porrotik handiena jasango du. Ia ehun mila alemaniar preso erori ziren eta tropa errusiarrek beren aurreratze geldiezinari ekin zioten Mendebalderantz, 1943ko otsailean Paulus errenditu ondoren.