Itzuli orri osora

Sobietak

Izatez, sobietak Errusia osoko hirietan antolatu ziren langileen kontseilu edo asanbladak ziren. Hasieran joera eta alderdi guztietako jendea biltzen zuten, eta beren helburua nazioan gobernu sistema justu bat ezartzearen alde borroka egitea zen. Urriko iraultzaren ondoren, alderdi boltxebikeak sobietak hartu zituen, oposizio guztia sistematikoki ezabatu zuelarik, langile-kontseiluei bere hasierako izaera kenduz ere.

Trotsky (1879-1940), errusiar politikaria, 1917ko urriko Iraultzaren ekintzaile boltxebike nabarmenetarikoa. Mundu mailako iraultza baten aldekoa, Alemaniarekin bake-akordioak sinatzearen eta gerra zibilean iraultzaren kontrako indarrei aurre egin zien ejertzito Gorria antolatzearen arduradun izan zen. Lenin hil ondoren eta Stalinek boterea eskuratzean zoritxarrean erori zen eta erbesteratu egin behar izan zuen bere burua. 1938an IV. Internazionala sortu zuen. Stalinen agente batek Mexikon erail zuen.