Itzuli orri osora

Ajuriagerra Otxandiano, Juan

Politikaria (Bilbo, 1903 - Aiegi, Lizarra, 1978). Gaztetatik izan zuen abertzaletasunaren aldeko jarrera. EAJko kidea (1929) eta Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria izan zen (1934-37). Gerra garaian gudari abertzaleen buru izan zen. Santoñako itunaren negoziazioaz arduratu zen, baina Francok ez zuen ituna bete eta Ajuriagerra hiltzera kondenatu zuen; indultua lortu ondoren sei urte kartzelan pasa zituen (1937-43). Kartzelatik ihes egin eta Frantziara joan zen; han, klandestinitatean, abertzaletasunaren alde lan egin zuen diktaduraren kontrako greba politikoak eta Aberri Egunak antolatuz. "Artetxe" eta "Otxoa" ezizenak erabili zituen klandestinitate garaian. Gil Roblesen "Demokrazia Sozial Kristaua", Kataluniako "Batasun Demokratikoa" eta Jiménez Fernándezen "Ezker Kristau Demokratikoa" batuz Espainiako "Talde Demokrata Kristaua" osatu zuen (1965).