Itzuli orri osora

Mujika Urrestarazu, Mateo

Erlijiosoa (Idiazabal, 1870 - Zarautz, 1968). Salamancan teologiako doktoretza egina, Burgo de Osmako apezpiku (1917), Iruñeko apezpiku (1923) eta azkenik Gasteizko apezpiku (1928) izendatua izan zen. Espainiako Gerra Zibilaren hasieran Errepublikaren kontra eta errepublikanoekin bat egitea gaitzetsiz idatzi zuen Non Licet gutun pastorala. Gero, ordea, frankistek herritarren eta apaizen kontra egindako gehiegikeriak eta hilketak salatuz idatzi zuen. Euskal Autonomia Estatutuari baiezkoa eman zion. Bere ideia eta ekintzengatik Gasteizko elizbarrutia uztera eta atzerrian bizitzera behartu zuen erregimen berriak (1937); Kanbon jarri zen bizitzen eta han idatzi zuen Imperativos de mi conciencia (1945), euskal apaiz erasoen defentsa beroa eginez. 1947an Hego Euskal Herrira itzuli eta Zarautzen finkatu zen.