Gernikako sua
Joseba Elosegi gudarien kapitaina zen Gernikako bonbardaketa gertatu zenean, 1937ko apirilean. Franco diktadoreari su hori itzuliko ziola hitzeman zuen eta 33 urte geroago lortu zuen bere agintza betetzea. Donostian, Anoeta pilotalekuan, soinean zeraman arropari su eman zion.