Itzuli orri osora

Muskizko El Pobal burdinola

turtukia

El Pobal-eko turtukia

Barbadun ibaiaren bihurgune batean dago Muskiz-etik Sopuerta doan errepidearen ondoan. XVI. mendeko lantegitik zimenduek eta beste hondakin gutxi batzuek besterik ez dute irauten. XIX. mendearen erdialdea arte lan egin zuen. Gaur egun monumentu izendatuta dago. Sutegia du eraikin nagusia eta bertan gabia, ingudea eta XVIII. mendeko labea. Ibaiko indarra aprobetxatzeko makineria ere hantxe dago. Beste eraikin batean ikatzaren eta burdinaren biltegiak eta sutegia daude bere larruzko hauspoekin.

Beste eraikin bat dorrea da, burdinolaren jabearen etxebizitza, eta baserria eta errota ere izan zena. Errotak eta burdinolak azpiegitura hidrauliko bakarra zuten bientzat: presa, kanala, antepara eta tunela.