Itzuli orri osora

Agorregiko burdinola eta errotak

Agorregi

Agorregi

Pagoetako Natur Parkean, Gipuzkoako Aian Agorregiko burdinola eta bi errotak beren azpiegitura hidraulikoarekin kontserbatzen dira. Ederki erakusten dute XVIII. mendean burdina nola egiten zuten. Multzo osoa bisita daiteke.

Burdinolak bi atal ditu: ikatz-biltegia eta lantegia. Errotak beste bi eraikin dira. Ikusten da ezin hobeto aprobetxatzen zutela ura lantoki hauek guztiak mugiarazteko.