Itzuli orri osora

Bizkaiko burdin meategiak eta burdingintza

Burdingintzan aldaketa garrantzitsua izan zen egur-ikatzaren ordez harrikatza erabiltzen hastea. Aldaketa honen eraginez Napoleonen garairako Euskal Herriko burdinola tradizionalak desagertzear zeuden. Lehen fabrika modernoa, Boluetako Santa Ana, 1841ean ireki zen. Nerbioi ibaiaren ezker ibarrean burdin mea ugaria eta lortzen erraza zen. Bestalde, 1868ko meategien legeak mea esportatzeko trabak kendu zituen. Hortik aurrera Bizkaiko burdin mearen ekoizpena eten gabe haziz joan zen 1873tik 1876ra bitarteko karlistaldian izan ezik. Meatzaritzaren inguruan burdingintza eta itsasontzigintza indartu ziren. Burdin mea Europara esportatzen zen, bereziki Ingalaterrara, eta handik harrikatza ekartzen zen labegaraietarako. 1899. urtean Bizkaiak 6.495.000 tona burdin mea ekoitzi zituen eta 12.000 meatzari ziharduten lan horretan. Milioi bat tona Euskal Herrian bertan kontsumitu ziren eta gainerakoa Europara esportatu zen.

1902an Altos Hornos de Vizcaya enpresa eratu zen lehendik zeuden hiru batuz. 1892an, ordea, Thomas eta Siemens-Martin prozedurak garatu zirenez, altzairua edozein burdin mea erabiliz lortzeko, are fosforoa zuena, Somorrostroko meategiek garrantzia galdu zuten, fosfororik gabeko burdina edukitzea ez baitzen jada abantaila. Batez ere I. Mundu Gerra bukatu zenetik aurrera areagotu zen gainbehera hori eta 1960ko hamarkadan ia guztiz desagertua zen Bizkaitik meatzaritza.

1970eko hamarkadatik aurrera, berriz, labegaraiak ere krisialdi sakonean murgildu ziren eta 1996an itzali zen lanean irauten zuen azkena. Hurrengo urtean Bizkaiko minialtzairutegia ireki zen. Lantegi honetan labe elektrikoak ekoizten duen altzairua hozten utzi gabe ijezten da. Prozesua laburtu eta merkatu egin da horrela. Milioi bat tona inguru ekoizten ditu urtean oso langile gutxirekin.

ACB

Bizkaiko Altzairutegi Konpaktua

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana