Itzuli orri osora

Gernikako bonbardaketa

1937ko apirilaren 26an, azoka- eguna zelarik, arratsaldeko lauak eta erdiak inguruan, Hitler-ek Franco-ri laguntzeko bidali zuen Legion Kondoreko 43 hegazkinek 10.000 kilo bonba lehergarri eta beste 30.000 kilo bonba su-eragile jaurti zituzten Gernikako herriaren gainera eta guztiz suntsitu zuten. Gainera, izututa ihesi zihoazen herritarrak metrailatu egiten zituzten ehiza-hegazkinek, lur-arraseko hegaldiak eginez. Hiru ordutan zehar, hogei minututik behin iristen ziren hegazkin-andanak.

Historian lehenbiziko aldiz bonbardatzen zen interes militarrik gabeko hiri bat. Ekintza honek zirrara handia sortu zuen munduan zehar. 2.000 hildako eta 1.000 zauritu izan ziren.