Itzuli orri osora

Santimamiñeko haitzuloa

Kortezubiko Ereñusarre mendiaren oinean dago. 1916an mutiko batzuk aurkitu zuten. Haietako batek bere irakasle bati esan zion zer ikusi zuten eta honen bidez Jesus Guridi musikariarengana iritsi zen albistea. Guridik Bizkaiko Aldundiari jakinarazi zion aurkikuntza eta honek itxi egin zuen sarrera, barruko ezer honda ez zedin.

Handik urte batzuetara, 1918tik 1926ra bitartean, Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek sarreran indusketak egin zituzten eta horma-irudiak aztertu zituzten. Ondorioak 1925ean argitaratu zituzten. Geroztik Apellanizek eta Gorrotxategik aztertu dute.