Itzuli orri osora

1874ko Bilboren setioa

1873ko abenduaren 29tik aurrera karlistak Bilbo setiatzen hasten dira eta otsailaren 21etik aurrera etengabe bonbardatzen inguruetako mendietatik.

Moriones jeneral liberala, Bilboko setioa altxatzeko asmoz, otsailaren 24an, karlistek Somorrostron zituzten defentsa-lerroei erasotzen hasi zen, baina garaitu egin zuten. Kolpe ikaragarria izan zen hori liberalentzat. Horregatik, Gobernuko presidentea zen Serrano jeneralak berak hartu zuen bere gain operazioen zuzendaritza eta Somorrostroko defentsei eraso zien berriz martxoaren 25ean. Hiru egunetan zehar sekulako borrokak izan ondoren ez zuen karlistak garaitzerik lortu. Hirugarrenez ekiten diote liberalek, Concha jeneralaren agindupean, Somorrostroko defentsen aurka eta azkenean apirilaren 30ean lortzen dute defentsa haustea. Behin Somorrostroko lerroa jausi ondoren, Armada Portugaleten sartu zen maiatzaren 1ean eta Bilbon sartu zen maiatzaren 2an.