Itzuli orri osora

Gernikako Juntetxea

Gernikako Arbola

Gernikako Arbola

Bizkaiko eta Euskal Herriko eraikuntza zibilik esanguratsuena; estilo neoklasikokoa da (1826-33). Arbolaren tradizioa eta Batzarren funtzio politiko-soziala bat egitea lortu zuen. Gaur egungo Juntetxearen ondoan zegoen Antiguako Santa Maria ermitan egiten zuten foruen zin egitea eta ondoren Gernikako arbolaren pean ezartzen zen jaurerriko burua Batzarra egiteko. 1410ean ermita eraberritu egin zuten eta geroztik, eguraldi txarra zenean, bertan biltzen zen Batzarra. Pixkanaka osatzen eta handitzen joan zen eta 1700ean herri-ordezkarientzat zurezko aulkiak ezarri ziren. Txikiegia zela eta, 1826an zin-eliza bota eta eraikuntza berri bat egin zen; Antonio Etxebarria izan zen arkitektoa. Lehenik artxiboa berreraiki zen eta gero, 1828an batzar-aretoaren eraikuntzari ekin zitzaion. Fatxada nagusia Arbolaren aurrez aurre dago; koloma doriarrak eta Bizkaiko armarriak azaltzen diren frontoia ditu. Batzar-aretoan eserlekuak daude anfiteatro gisa antolatuta; Bizkaiko bizimoduaren berri eman eta Bizkaiko armarriaren elementuak azaltzen dituzten beirateak daude. Kanpoaldean, zuhaitzaren atzean, tenplete korintoar bat dago, atikoan Bizkaiko jaurerriko armarria duena. Monumentu izendatuta dago.