Iringintza

Garia irin bihurtzeko prozesuaren industrializazioa XIX. mendea aurrera zihoala gertatu zen, biztanleriak gora egin ahala ogiaren eta ogiaren eratorrien eskaerak ere gora egin zuenean.

Irinaren ehotze industriala sistema austro-hungariarrari lotuta dago. Sistema horretan alea sei aldiz segidan ehotzen zen irin fin eta uniformea lortu arte. Sistema austro-hungariarrean irindegiak hainbat solairutako eraikinak ziren, eta irina garbitzeaz, egokitzeaz, ehotzeaz eta ontziratzeaz arduratzen ziren makinak solairu desberdinetan antolatuta eta hodi-sistema batez elkarrekin lotuta egoten ziren, era horretara grabitate-indarraz baliatzeko gaia batetik bestera eramateko.

Bilboko Harino Panadera irin-lantegiko plansichterra. Deiker Artxiboa/Santi Yaniz

Era berean, lantegi horiek ibai ertzetan eta trenbide-ardatz nagusietatik hurbil kokatu ziren estrategikoki. Halaxe kokatuta zeuden Molinos Vascos, Fábrica de Harinas del Pontón, Las Ceres eta Harino Molinera irindegiak Bilbon. Ugalde y Cía, Vda. De Londaiz, Ubarrechena y Cía ziren Gipuzkoako lantegietako batzuk. Arabako Harinera de Salvatierra izan zen Euskadiko lehenengo lantegia (1848): Abetxukoko El Ancora (1854), Langraizko Harinera de Sorbías, eta Behe Erriberako Harinera de Manzanos izan ziren haren ondoren.

Irinaren ekoizpen-prozesu industrial konplexua ulertzeko, garrantzitsua da gari-alearen zatiak zein diren jakitea. Gari-aleak hiru zati ditu: bat azal babeslea da, eta azal horrekin egiten ziren irinak animalientzako pentsua egiteko erabiltzen ziren; bestea endosperma edo ehun irintsua da, eta hau txikituz ogia egiteko irina ateratzen zen; hirugarrena enbrioia da, zati bizia, alegia, kendu egin behar izaten zena irinaren iraungitzea ez zedin bizkortu. Ekoizpen-sistema osoa zati irintsua ehotzearen inguruan antolatzen zen.

Alea garbitzea alea eta lastoa, hautsa, harriak edota bestelakoak bereizteari esaten zitzaion, eta, horretaz gainera, kanpoko azala eta alearen hozia ere banantzen ziren. Prozesua konplexua zen eta hiru solairutan kokatuta zeuden eta euren artean lehen aipatu ditugun hodien bidez lotuta zeuden hainbat makinak parte hartzen zuten.

Egokitzearen helburua gari-alea 24 orduz gordailuetan hezetzea zen, zati irintsuaren azala kentzea errazagoa gerta zedin. Hortik beheragoko solairuan zegoen makina satinatzailera igarotzen zen, eta bertan alearen bigarren eta hirugarren geruzak banatzen ziren. Hori gertatzen zen, bada, alea gordailutik satinatzailera jausten zen unean kolpean hozten zelako, eta, ondorioz, azala pitzatu egiten zen eta, era horretara, errazagoa gertatzen zen aleari azala kentzea.

Hodiak. Bilboko Harino Panadera irin-lantegia. Deiker Artxiboa/Santi Yaniz

Ehotzeko prozesuan ia erabat garbituta zegoen alea pixkanaka-pixkanaka irin bihurtzen zen. Prozesu horretan hiru makinak esku hartzen zuten: alea txikitzen zuen zilindro ildokatuko errotak (1), zama tamainaren arabera sailkatzen zuen plansichter makinak (2.1., 2.2., 2.3. eta 2.4.),eta semola garbia eta zikina bereizten zituen eta pisuaren arabera sailkatzen zuen sasor makinak (3). Karrakailua (4) semolaren itsaskinak bereizten zituen makina zen eta, azkenik, zilindro lauak (5, 5.1 eta 5.2.) zituzten errotek semolina irin bihurtzen zuten.

Zehatzago, ehotzeko prozesua, hau da, aleak irinaren aldera egiten duen bidaia, luzea eta oso konplikatua da. Saia zaitez bide hori galdu gabe egiten, hemen eransten dugun eskemari jarraituz:

  1. Garia xehatu egiten zuen lehenengo errota-multzoak zilindro ildokatuen bidez (1.1. eta 1.2.), eta horrekin birrinketa-prozesuari ekiten zitzaion. Ateratzen den produktu hori alea tamainaren arabera sailkatzen zuen Plansichter makinatik pasatzen zen.
  2. Ale-zatirik handienak bigarren errotara itzultzen ziren (1.2.), eta han berriz hasten zen birrinketa-prozesua.
  3. Tarteko tamainako zatiak edo semolak, sasor-makinaren filtrotik pasatzen ziren (3), eta bertan garbitasunaren arabera sailkatzen ziren. Semola garbiak errotara pasatzen ziren (5) bertan konprimatzeko, eta semola zikinak, hau da, oraindik ere hondakin-itsaskinak zituztenak, bereizketa-errotatik pasatzen ziren berriz ere (D), gero handik bigarren Plansichter batetik iragazteko (2.2.). Plansichter horretatik bi irin mota ateratzen ziren: batetik semolinak, azken konpresio-alditik igarotzeko jadanik egokiak (5.1. errota), eta bestetik bigarrenak, beste birrintze-aldi batetik igaro behar zutenak (1.4. errota), eta neurriaren arabera sailkatu behar zirenak (Plansichter 2.3.). Hirugarren Plansichter horretatik (2.3.), irinaren parte bat oraindik ere araztu egin behar zen, makina karraskagailuaren bidez (4), irinak itsatsita zeuzkan azken hondakinak bereizi ahal izateko. Makina karraskagailutik, irin garbia konpresio-errotatik igarotzen zen (5.3.) eta azkeneko Plansichter batetik (2.4.), eta hondakinak aparteko beste biltegi batera igarotzen ziren.
  4. Lehen Plansichter-etik ateratako semolinak (2.1) zuzenean zilindro lauak zituzten bigarren errota-motatik (5.1.) pasatzen ziren, eta han pixkanaka-pixkanaka irin bihurtzen ziren.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana