Itzuli orri osora

La Belle Èpoque

«Belle Époque» edo «hogeigarren hamarkadako urte zoroak» izan ziren Europako Gerraren ondorengo baikortasun orokorreko garai honi eman zitzaizkion izenak. 1929ko krisia eragin zuten kontraesan handiak egon arren, garai honetan gizartearengan aldaketa garrantzitsuak egon ziren, hauen artean emakumearen pixkanakako askapena, bizitza publikoan emakumezkoen parte-hartze handiagoa eragin zuena, eta sentimendu bizizaleago baten garapena Lehen Mundu Gerraren ezbeharraren ondoren.