Gerren arteko garaia

Izen honekin ezagutzen da 1918 eta 1939 urteen arteko garaia, 1918an Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion armistizioa sinatu zeneko unetik 1939an nazioarteko gatazka berri bat hasten deneko momentura arte.

Krisi ekonomikoa

Lau urte iraun zituen gatazka mundialaren ondoren berrezarri zen bakeak baikortasun orokorrezko eta hazkuntza ekonomikoko hamarraldia ekarri zuen, hurrengoetan oinarritzen zena:

  • Nazioarteko merkataritzaren irekitze berria.
  • Gerrak kalteturiko nazioen berreraikitzea.
  • Aurrekorik gabeko burtsa eta jarduera finantzarioaren garapena.

Egoera errotik aldatuko zen 1929an. Urte hartako urriaren 29an New Yorkeko burtsak porrot egin zuen (ostiral beltza). Honek mundu mailako nazioarteko krisi ekonomiko bat izan zuen ondorio moduan, zeina Bigarren Mundu Gudaren hasiera arte iraungo zuen.

Hogeita hamargarren hamarkadako Depresio Handia eragin zuten arrazoietatik garrantzitsuenak hauek izan ziren:

  • Gehiegizko ekoizpena, erosketa ahalmen txikia zuen merkatuak zurgatu ezin zuena.
  • Burtsan zegoen espekulazio handia.

Crackaren ondorioak hurrengoak izan ziren:

  • Langabezia orokorra eta biztanleriaren txirotzea.
  • Ekonomi politika autarkiko eta planifikatuen adopzioa.
  • Nazionalismoaren eta kutsu faxista zuten ideologien gorakada.

Berreskuratze ekonomikoaren saiakerak: adibide estatubatuarra

Krisitik ateratzeko nazio bakoitzak bere esperimentua aplikatzeaz arduratu zen. Orokorrean, emaitzak mugatuak izan ziren edo, are gehiago, kaltegarriak:

  • Ingalaterra eta Frantziak bere koloniekin merkataritza jarduera sutsuari ekin zioten.
  • Alemaniak, Japoniak eta Italiak politika ultranazionalista eta militarista garatu zuten.
  • Errusiak ekonomi planifikazio sistema zorrotz bat ezarri zuen, zati batean Australian eta Zeelanda Berrian imitatua izan zena.

Bakarrik Estatu Batuek diseinatu zuten egiazko berreskuratze ekonomikoa eragin zuen politika bat: Franklin D. Roosevelten New Deala. Orokorrean, estatubatuar politika ekonomiko honen helburua ekimen pribatuaren eta industria, merkataritza eta finantzen gaineko kontrol estatalaren arteko oreka bat bilatzean zetzan.

Langabezia izan zen 1929ko krisiaren ondorio garrantzitsuenetarikoa. Irudian, langabetuentzako jantoki kolektiboa.

Faxismoa

XX. mendearen lehen erdialdearen fenomeno politiko berezkoena europar Estatu ugaritan faxismoaren agerpena izan zen. Bere sorreraren arrazoien artetik hurrengoak azpimarratu daitezke:

  • Lehen Mundu Gerrak eragindako mendeku nahia (Alemania).
  • Lurralde kolonialen banatze ezberdinak eragindako atsekabea (Italia, Japonia, Espainia).
  • Txirotzea eta krisi ekonomikoa 1929ko crackaren ondoren.

Faxismoa Italian jaio zen, Benito Mussoliniren eskutik, boterera 1922 iritsi zena. Laster bere adibidea Alemanian jarraitu zuten, Adolf Hitlerrek Alemaniar Alderdi Nazionalsozialista (Nazi) sortu zuenean, zeinarekin 1933an boterera helduko zen.

Faxismoaren ideologia hurrengoak ezaugarritzen du:

  • Komunismoari eta demokraziari kontra egitea, eta sistema diktatorial baten sortzea.
  • Buruzagiari gurtza eta bortxakeria: militarismoaren gorakada.
  • Plangintza ekonomikoa eta estatuaren partehartzea.
  • Nazionalismo sutsua, errudun bat bilatzearen beharrak justifikatua, arazo nazionalen ustezko erruduna (juduen kasu Alemanian).

Komunismoa

Komunismoak, Marx eta Engelsen ideietatik deribaturikoa, demokrazia burgesentzako eta sistema totalitarioentzako alternatiba bat suposatu zuen. Bigarren Mundu Gerraren amaiera arte Sobietar Batasuna zen sistema komunista batek araututako herrialde bakarra, Alemanian, Italian, Espainian edo Txinan mota honetako mugimendu indartsuak zeuden arren.

Gobernu komunistaren teoriak, batez ere, hurrengo puntuetan datza:

  • Klase-ezberdintasunen ezabaketa.
  • Ondasunen eta ekoizpen baliabideen kolektibizazioa.
  • Plangintza ekonomikoa.
  • Estatuaren jarduera berezia herriaren egoera sozialak hobetzeko.

Praktikan, Estatu komunistak ez ziren inoiz iritsi erabateko kolektibizazio batera ezta mailen ezabaketara ere. Izatez, nazionalismoaren eta militarismoaren garapenak faxismoarekin antza handia zuten sistema totalitario eta zapaltzaileen sorketa erraztu zuen.

Data garrantzitsuak

    1918 Lehen Mundu-Gerra bukatzen da.
  • 1919 Mussolinik Alderdi Faxista sortzen du.
  • 1920 Hitlerrek Alemaniako Alderdi Nazional-sozialista sortzen du.
  • 1922 Benito Mussolini, Italiako lehen ministroa.
  • 1929 New Yorkeko Burtsaren gainbehera. Munduko krisi ekonomikoa.
  • 1933 Adolf Hitler boterera iristen da Alemanian.
  • 1935 Abisiniaren gaineko italiar konkista.
  • 1938 Alemaniak Austria beretzen du.
  • 1939 Bigarren Mundu-Gerra lehertzen da.

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana