Itzuli orri osora

Benito Mussolini

Benito Mussolini (1883-1945), italiar politikaria eta militante sozialista ohia, 1919an ezkertiar erakundeetako partaideen kontrako bortxakeria ekintzak gauzatu zituen Alderdi Faxista sortu zuen. 1922an, bere kideak gidatuz burutu zuen "Erromaren gaineko Ibilaldiaren" ondoren, Italiako erregeak Gobernu buru izendatu zuen. Une hartatik aurrera errepresioagatik eta Bigarren Mundu Gerran zehar Alemania naziarekin izan zuen antzekotasunagatik ezaugarritutako diktadura pertsonala ezarri zuen. 1943an kargugabetua, eta espetxeratua, Alemaniako ejertzitoak hartua zuen Italiako Iparraldean gobernu labur bat mantendu zuen. Faxisten aurkako gerrillariek harrapatu zuten 1945ean eta jendaurrean exekutatu zuten.