Agorregiko burdinola eta errota

Kokapena

  • Lurraldea: Gipuzkoa
  • Herria: Aia
 
Agorregiko burdinola eta errota Pagoetako parkean daude, Gipuzkoako Aian. Uraren aprobetxamendu tradizionalaren (burdinola eta errota) eredu bikaina da. Pentsatzen da 1777 aldera eraiki zela, eta ezaugarririk bereziena inguruko errekasto txikiak aprobetxatzen dituela du; horretarako ia 2 kilometroko ubide-sare bat eraiki zen antepara (edo ur-biltegi) bikoitz batekin, eta hari esker errota eta burdinola bateko gurpil eragileetara bideratzen zen ura.

 

Goiko antepara egiturako goiko aldetik igarotzen diren bi errekastok hornitzen dute. Andel horretatik hauspoei eragiten dien gurpilaren gainean jausten da ura, eta, era horretara, hauspoek haizea ematen diote labeari eta burdina-minerala txikiagotzeko beharrezkoa den tenperatura altua ziurtatzen diote. Beheko anteparak beherago kokatuta dauden ubideetatik hartzen du ura, eta, gainera, urtegi bat ere badu. Bigarren antepara horrek ahalmen handiagoa du bertan dauden bi ur-jauziri esker. Lehenengoak arto-errota ibilarazten du, eta bigarrenak labeko burdina goriaren masa lantzeko mailuari eragiten dio mailu-kolpeka masa goria metal bikaineko totxo bihurtzeko, era guztietako tresnak egiteko prest geratzen zena.

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia

Labea lantegiaren erdi-erdian zegoen, hauspoetatik horma -bergamazoak- bananduta, eta haren aurrean, lantegiaren beste muturrean, mailua zegoen. Aldameneko gela batean egur-ikatza pilatzeko gordailu handi bat zegoen.

Minerala batez ere Bizkaitik ekartzen zuten eta itsasoz iristen zen Orioraino -patax benakeroetan-. Ikatza batez ere gertuko zuhaitz motzetako egurrarekin egiten zen.

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia

Telefonoa

943- 83.53.89

Webgunea

Agorregiko Burdinola eta Errotak

Zerbitzuak

Aiako udalerrian dago, Orio eta Zarauztik kilometro gutxi batzuetara, eta natura, paisaia, historia, arkeologia eta etnografia ondare-elementu ugari daude bertan. Autoz bi sarbide ditu Parkeak: Iturraran harrera-etxea eta Manterola baserria. Bi puntu horietatik oinez egin behar da ibilbidea. Programa bereziak antolatzen dira taldeentzat, partikularrentzat eta ikastetxeentzat.

Beste baliabide batzuk

Burdinolara eta errotetara bisita gidatuak egiteko egutegia (taldeak eta partikularrak) Uztaila, Abuztua eta Iraila: Asteartetik ostiralera; 10:00etatik 14:00etara eta 16:30tik 18:30ak arte. Larunbatetik igandera, 10:00etatik 14:00etara. Bisita gidatua egiteko hitzordua hartzeko edota bestelako informazioa lortzeko, deitu 943 83 53 89 telefonora.

 

Orria posta elektronikoz bidali

< * Bete beharreko alorrak

Eskerrik Asko.
artikuluan arrakastaz bidalita da.

cerrar ventana
Lagun iezaguzu hobetzen! Zure iritzia garrantzitsua da, eta horregatik eskertuko genizuke zure iritziak eta iradokizunak info@hiru.eus helbidera bidaltzea.

* Bete beharreko alorrak
cerrar ventana

 

¿Qué son los iconos de "Compartir"?

 

Todos los iconos apuntan a servicios web externos y ajenos a HIRU.com que facilitan la gestión personal o comunitaria de la información. Estos servicios permiten al usuario, por ejemplo, clasificar , compartir, valorar, comentar o conservar los contenidos que encuentra en Internet.

¿Para qué sirve cada uno?

  • facebook

    Facebook

    Comparte con amigos y otros usuarios fotos, vídeos, noticias y comentarios personales, controlando la privacidad de los mismos.

     
  • eskup

    Eskup

    Conversa sobre los temas que te interesan y que proponen los expertos. Todo ello en 280 caracteres con fotos y vídeos. Lee, pregunta e infórmate.

     
  • delicious

    Twitter

    Contacta y comparte con amigos, familiares y compañeros de trabajo mensajes cortos (tweets) de no más de 140 caracteres.

     
  • tuenti

    Tuenti

    Conéctate, comparte y comunícate con tus amigos, compañeros de trabajo y familia.

     
  • technorati

    Google Buzz

    Comparte tus novedades, fotos y vídeos con tus amigos e inicia conversaciones sobre los temas que te interesan.

     
  • meneame

    Meneame

    Sitio web que se sirve de la inteligencia colectiva para dar a conocer noticias. Los usuarios registrados envían historias que los demás usuarios del sitio pueden votar.

     
 

 

cerrar ventana

Derechos de reproducción de la obra

 

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarenak dira hiru.eus webgunearen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak.

Halere, baimenduta dago hezkuntzaren esparruan hiru.eus-eko edukiak erabiltzea, betiere webguneari aipamena egiten bazaio eta Creative Commons CC-BY-NC-SA lizentziaren baldintzapean.
Informazio gehiagorako: pdf dokumentua jaitsi (943,2k).

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bere buruari aitortzen dio, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi gabe, bere webguneko informazioa edota haren konfigurazioa edo itxura aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bermatzen ez dela akatsik egongo webguneko sarbidean, ezta han jasotako edukietan ere. Era berean, ez du ziurtatzen eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezko ahalegin guztia egingo du akats horiek saihesteko, eta, hala behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpontzeko edo eguneratzeko.

Webgunera sartzea eta bertan jasotako informazioaz egiten den erabilera soilik erabiltzailearen erantzukizuna dira. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du inolako erantzukizunik izango webgunera sartzeak edo hango informazioa erabiltzeak sor litzakeen ondorio edo kalteen aurrean, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorio diren egintza guztietan izan ezik.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ez du bere gain hartzen webgunean aipatzen diren kanpoko beste esteka batzuetara konektatzetik edo haietan jasotako edukietatik erator daitekeen inolako erantzukizunik.

Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe edo oker erabiltzeak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote aipatutako Administrazioari, eta, hala badagokio, erabilera horren ondorio diren erantzukizunak hartuko ditu.

  Pribatutasuna

Interesatuak emandako datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako baino ez dira erabiliko.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da datu horiek biltzen dituen fitxategiaren erantzulea, eta haren aurrean egikaritu ahal izango dira sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, eskura duzu info@hiru.eus helbide elektronikoa.

cerrar ventana