Itzuli orri osora

Karlos Luis Borboi-Bragantzakoa

Montemolíngo kondea. Karlos Maria Isidro Borboikoaren semea (Madril, 1818 - Trieste, 1861). Bere aitak Espainiako koroa lortzeko zituen eskubideak jarauntsi zituen eta Karlos VI.a izena hartu zuen. Bigarren Karlistaldia bultzatu zuen (1846- 49), baina preso hartu zuten eta askatasuna lortzeko ondorengotza-eskubideei uko egin behar izan zien.