Itzuli orri osora

Maria Kristina Borboikoa

Maria Kristina

Maria Kristina Borboikoa. Vicente López-en erretratua

(Napoli, 1806 - Sainte-Adresse, 1878). Espainiako erregina, Bi Sizilietako Frantzisko I.aren alaba. Fernando VII.arekin ezkondu zen (1829). Bere alaba Isabel II.aren ordez agindu zuen. Karlistaldiari aurre egin behar izan zion (1833-39), alabaren eskubideak defendatzearren. 1812ko Konstituzio liberala onartu behar izan zuen (1836). Parisera atzerriratu zen (1840), baina Isabel II.a koroatu zutenean (1843) itzuli egin zen. 1854ko iraultzaren ondoren, Frantzian gorde zen.